Edukira joan

Zona erogeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume eta gizonen zona erogeno nagusiak eta sekundarioak.

Zona erogenoak estimulu desberdinen bidez sexualki kitzikatzen diren giza gorputzaren zonak dira. Euskal Herriko Unibertsitatearen Sexologiako Hiztegiaren arabera "sexu-kitzikapena, desira nahiz plazera eragiten duena".[1] Sexuaren eta pertsonaren arabera desberdinak izan daitezke edo gradua desberdina izan daiteke.[2] Pertsona bati oso kitzikagarria gertatzen zaion zona bat beste batentzat agian ez da hainbeste. Horregatik pertsona bakoitzak sexu kontuetan bere gustuak eta zaletasunak izan ohi dituela esaten da.

Zona erogeno batzuk ernalkinekin lotuta daude baina ez horietan bakarrik. Tradizionalki mutilentzat, zakila zona erogeno nagusia eta, neskentzat, klitoria izan da zona erogeno nagusia esan ohi da,[3] baina garbi dago hori sinplifikazioa dela. Esaterako, gorputz osoaren azala erogenoa da.

Zona horiek estimulatzeko muxuen bidez, masajeen bidez, fereken bidez egin daiteke. Normalean, harreman sexualetako lehen momentuetako ekintzak izaten dira. Masturbazioan estimulazio hori pertsona berak bere buruari egiten dio.

Esan daiteke giza-azal guztia erogenoa dela, nahiz eta toki batzuk besteak baino kitzagarriagoak izan. Zona erogenoetan nerbio-amaiera dentsitate handiago egoten da eta, horregatik, zona horiek sensibleagoak dira. Ernalkinen gain ezpainak, lepoaren azala, gerrikoa, izterren barruko aldeak, bularra, besapeak, ipurdia ere erogenoak dira esaterako. Orokorrean, zonalde berditsuak dira bi sexuetan baina, jakina, diferentziak ere badira.

Emakumeen zona erogenoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10ko eskalan sailkatuta:

Gizoneen zona erogenoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (PDF) Sexologiako Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  2. (Gaztelaniaz) Zona erógena: Definición Zona erógena - Doctissimo. (Noiz kontsultatua: 2018-01-18).
  3. Izarne Lizaso, Mariaje Apodaka. (2008). Giza garapen psikologikoaren ereduak I. UEU.
  4. a b Turnbull, Oliver; Lovett, Victoria; Chaldecott, Jackie; Lucas, Marilyn. (2013-08-01). «Reports of intimate touch: Erogenous zones and somatosensory cortical organization» Cortex; a journal devoted to the study of the nervous system and behavior 53  doi:10.1016/j.cortex.2013.07.010. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]